

Kaixo eta ongi etorri denoi! Erentzun Ikastolako 4. eta 5. mailako ikasleak gara:Jon, Raydel, Luken, Asier, Oihane, Markel, Naia, Iker, Stefanut, Idoia, Anne, Laura, Iñaki eta Ametza.
1-Non jaio eta bizi izan dituzu zure lehen urteak?
Donostian jaio nintzen,eta Andoainen bizi izan ditut nire lehen urteak.
2-Euskalkirik erabiltzen ahal duzu?Zein?
Bai, gipuzkera.
3-Noiz eta zertarako erabiltzen duzu euskalkia?
Etxekoekin eta lagunekin.
4-Umerik ba al duzu?Zure euskalkian hitz egiten al dute?
Bai, ez.
5-Ba al dakizu euskara batua?Noiz ikasi zenuen?
Bai, txikitan eskolan.
6-Non hitz egiten da zure euskalkia?
Gipuzkoan, Donostialdean eta Tolosaldean.
7-Ikastolako inorekin hitz egiten duzu zure euskalkian?
Bai.
4)
1.Non jaio eta bizi izan dituzu zure lehen urteak?
-Lazkaon bizi izan ditut nire lehen urteak.
2.Euskalkirik erabiltzen al duzu?Zein?
-Bai, Giputxia.
3.Noiz eta zertarako erabiltzen duzu zure euskalkia?
-Ikasleekin eta familiakoekin hitz egiteko.
4.Umerik ba al duzu?Zure euskalkian hitz egiten al dute?
-Ez, ez.
5.Ba al dakizu euskara batua?Noiz ikasi zenuen?
-Bai, unibertsitatean.
6.Non hitz egiten da zure euskalkia?
-Gipuzkoako zatirik handienean.
7.Ikastolako inorekin hitz egiten duzu zure euskalkian?
-Bai.
1.-Non jaio eta bizi izan dituzu zure lehen urteak?
-Jaio Iruñean eta bizi Billabonan.
2.-Euskalkirik erabiltzen al duzu?Zein?
-Bai, Gipuzkera.
3.-Noiz eta zertarako erabiltzen duzu?
-Euskaraz hitz egiteko garaian.
4.-Umerik ba al duzu?Zure euskalkian hitz egiten al dute?
-Bai, 2, bai.
5.-Ba al dakizu euskara batua?Noiz ikasi zenuen?
-Bai, ikastolan.
6.-Non hitz egiten duzu zure euskalkia?
-Gipuzkoan.
7.-Ikastolako inorekin hitz egiten duzu zure euskalkia?
-Bai.
2)
1.- Non jaio eta bizi izan dituzu zure lehen urteak?
Donostian jaio eta hizki berdinarekin asten den leku batean bizi.
2.-Euskalkirik erabiltzen al duzu? Zein?
Bai, Gipuzkera hitz egiten dut
3.-Noiz eta zertarako erabiltzen duzu euskalkia?
Egunero. Lagunekin, lankideekin... gelan izan ezik.
4.-Umerik ba al duzu? Zure euskalkian hitz egiten al dute?
Ez. Ez.
5.-Ba al dakizu euskara batua? Noiz ikasi zenuen?
Bai. Ikastolan txikitan.
6.-Noiz hitz egiten duzu zure euskalkia?
Egunero.
7.-Ikastolako inorekin hitz egiten duzu zure euskalkian?
Bai.
Beste irakasleekin, eta batzuetan bronka botatzerakoan nire euskalkian hitz egiten dut