2009/11/06

BLOGA ITXI DUGU



Ikasturtea amaitu da eta orain 5. mailakoekin batera elkartu garenez blog berri batekin hasi gara eta helbide honetan duzue:

http://lh6erentzun.blogspot.com

Zuen bisita espero dugu!

2009/05/25

GURE GRABATUAK

5. eta 6. mailako ikasleek grabatze-teknikatan lehenengo urratsak eman dituzte. Euskarri moduan linoleo xaflak erabili izan dituzte nahi zituzten irudiak grabatzeko eta ondoren , kopiak edo irudiak inprimatu egin dituzte.Teknika honen bitartez, linoleo xafla grabatu egiten da kolore zuriak ateratzeko eta grabatu gabe gelditzen denak beltza ematen digu.


2009/05/21

PERISKOPIOA: BEHAN EGON ARREN GOIAN DAGOENA IKUSTEKO



Aurreko astean esan genuen bezala periskopioa nola egin ipiniko dugu:

Materiala:
  • Ispiluak
  • Poliespaneko kutxa luzea
  • Kartoi lodia
  • Kola zuria
  • Guraizeak
Nola egin:
  1. Poliespaneko kutxa kartoiaz estali.
  2. Bi zulo egin bat goian eskuineko aldean eta bestea behean ezkerreko aldean.
  3. Zulo bakoitzean bi zirrikitu egin aldeetan 45º-ko angeluan biak irudian bezala
  4. Ispiluak zirrikituetan sartu.
Oharrak:
  • Periskopioa egitea ez da zaila baina kaleidoskopioa egitea errazagoa da.
  • Zailena zirrikituak egitea da.

TRANSPLANTEAK

Gogoratzen duzuenez aurrekoan Josune sendagilea gure artean egon zen eta transplanteen inguruan primeran hitz egin zigun. Emandako informazioarekin testutxo batzuk sortu genituen. Hemen zintzilikatu ditut zuetako hiruren lanak.

Xarmanten lana

Adrianaren lana


Anderren lana


Irakurri zuen lagunen lanak eta hobetzeko zerbait topatzen baduzue esan.

2009/05/19

HINDENBURG: MUNDUKO DIRIGIBLERIK HANDIENA

Gaur beroaren hedapenari buruz hitz egin dugunean komentatu dugu zer zen konbekzioa. Nola, beroaren eraginez, gasak eta likidoak dentsitatea galdu eta gorantz joaten dira. Adibide garbiena globoak dira.

Ikasle batek dirigibleak zer ziren galdetu du eta Hindelnburg baloi gidatutaren istorioa kontatu dugu gelan. Baloi gidatu honek hidrogenoa erabiltzen zuen airean mantentzeko eta gas hori oso sukoia da, sua errez hartzen du.

Hemen dituzue bere irudi batzuk eta nola amaitu zuen. Izugarria, ezta?

2009/05/14

DIARIO DE NOTICIASEN ATERA GARA!

Gaur bertan Diario de Noticiaserako prestatu ditugun bi orrialdeak atera dira Diario de Noticias egunkarian. Prestatu genituen testuen artean hauek zintzilikatu dituzte Interneten:

- Josune Oyarbideri (Andoniren amari) egindako elkarrizketa.

- Gaixotasun fantastikoa ipuina.

- Inkesta: Zer dakizu A gripeari buruz?

Zoriondu gelako guztiak egindako lanagatik.

2009/05/13

KALEIDOSKOPIOA, MILA KOLORE ZURE BEGIETAN

Aste honetan desafio bat egon zen: Periskopioa eta kaleidoskopio bat eraiki behar genuen. Aukeran zela esan zigun Fultxok eta Iker eta Xarmant soilik eraiki dute. Jarraian nola egiten den adieraziko dugu.

Kaleidoskopioa:
Materiala:
-3 ispilu berdin eta luzeak
-2 aldeetako zinta itsaskorra
-Zinta isolatzailea (gorria)
-Kristaltxoak (kolorezkoak)
-Plastiko garden gogorra
-Guraizeak
-Kartulina (ondulatua eta urdina)

Nola egiten da:
  1. 3 ispiluekin prisma triangeluar bat egin eta zinta isolatzailearekin elkartu.
  2. Plastikoarekin koskak dituen bi triangelu egin eta prisma irekiak egin.
  3. Kristaltxoak prisma batean sartu eta bestearekin estali. Gero zinta itsaskorrarekin.
  4. prisma ispiluetara itsatsi.
  5. 2 aldeetako zintarekin ispiluak kartulina ondulatura lotu eta zinta itsaskorrarekin apaindu.
Hemen dago emaitza:
Kaleidoskopioa egitea gomendagarria da. Eta emaitza oso polita da, gainera ez da zaila egiten.
Agian zailena kristalak moztea da.

2009/05/11

ESPERIENTZIA: UNITATEEN ARTEKO ERLAZIOAK


Esperientzia hau matematikan egin dugu.

Nola egin:
  1. Hartu ertzetan dezimetro bat duen kartulinazko kuboa eta urez bete, goraino.
  2. L-bateko botilari inbutua ipini.
  3. Kuboa balantzan hustu. Zenbat pisatzen du?
  4. Ura botilan hustu, erori gabe. Ze bolumen du?
Ondorioak:
  • Dezimetro bateko ertzak dituen kuboak l-bateko bolumena du.
  • Ur l-batek Kg 1 pisatzen du.
Oharrak:
  • Kuboa ez da mugitu behar.
  • Ur asko ez da erori behar, saiatu ez erortzen.
  • Kuboa mugitzen ez den material batekoa izan behar da.
  • Kuboa ez da handiagoa edo txikiagoa izan behar.
  • Kuboa zeloz forratu behar da, ura ez irtetzeko.

ESPERIENTZIA: OSTADARRA

Esperientzia hau gure gelak egin du. Hau da behar duzun materiala:
  • Kartulina beltza txiki bat, zabaleraz, 1cm duena
  • Edalontzi zuzen eta altu bat
  • Ura
  • Zinta itsaskorra
  • Orri zuria
Eguzkia egiten zuenean, zinta itsaskorrarekin lehio batean kartulina beltza itsatsi dugu.
Edalontzia hartu eta moztu dugun marraren erdian jarri dugu. Azkenik orri zuria edalontziaren azpian jarri dugu. Orain klasean ostadarra dugu!

Hau zergatik gertatzen den galdetuko diozu zure buruari. Ba erraza da azaltzea.
Argia zuria da, baina errefrakzioaren ondorioz kolore guztiak banatzen dira, orduan ostadarra sortzen da.

ESPERIENTZIA: ERREFRAKZIO


Experientzia hau gelan egin dugu, lehenengo edalontzi bat hartu genuen eta urez bete. Ondoren, sartu genuen arkatza eta arretaz behatu genuen.

Experimentu honetan ikasi dugu argia ingurune batetik bestera pasatzen denean, abiadura aldatzen zaiola eta norabidea ere bai. Horregaitik uretan arkatza okertuta ikusi dugu, norabidez aldatzen direlako argiaren izpiak. Honi ERREFRAKZIOA deitzen zaio.

ESPERIENTZIA: IKUSMENA


Esperientzia komunean egin dugu:
  1. Gela ilun samar batean denbora pixka batez egon, eta behatu begi-niniari zer gertatzen zaio.
  2. Zuzendu linternaren argia zure lagunaren begira eta behatu begi-niniari.
Hau ikasi dugu:
  • Argiarekin begi-ninia txikiagotu egiten da eta argirik gabe zabaltzen da.
  • Argi gehiago edo gutxiago pasatzeko aldatzen da begi-niniaren tamaina.

2009/05/04

Eder ala itsusi, zein begik ikusi.


Gelan komentatu dugun bezala hemen duzue Susan Boyle. Orain arte ezezaguna zena ospetsua bihurtu da mundu osoan YouTube eta telebistari esker.

Ikus ezazue Euskal Telebistako albistea bere inguruan eta gero taldeka galdera hauek erantzun.

1.- Polita ala itsusia da Susan Boyle?
2.- Nolakoa izan da jendearen jarrera Susan Boyle agertu denean?
3.- Zer pentsatzen duzun honen inguruan. Noizbait gertatu al zaizu honelakorik?

Bideo osoa ingelesez jarri dizuet ezertxo ere ez galtzeko:


Susan Boyle - Singer - Britains Got Talent 2009 - The funniest bloopers are right here

2009/04/29

LAZKAO TXIKIREN BERTSOAK ISPILUARI


Lazkao Txiki bertsolari ospetsua izan zen, bertso ugari utzi zizkigun, umorez beterik gehienak. Hau ispiluari bota zion. Entzun ezazue.

2009/04/28

GORPUTZEN PORTAERA ARGIAREKIKO

Argiarekiko gorputzek duten portaera aztertu genuen aurreko astelehenean. Bideo honetan, egin genuenaren ahozko azalpena dator. Ikasteko erabil dezakezue.


ARGIAREN PROPIETATEAK: ISLAPENA

Gaur ikasi dugunez argiaren propietate bat ISLAPENA da. Honi esker objektuak ikusi egiten ditugu eta baita gure irudia ere ispilura begiratzerakoan.

Esperimentu bat egin dugu linterna eta ispiluarekin argi izpiaren islapenaren angelua neurtzeko. Ez zaigu oso ongi atera baina beheko helbidean islapen angelua zuen kabuz aztertzeko aukera izango duzue.
http://www.educaplus.org/luz/reflexion.html


Ispiluekin gelan jolasten.

2009/04/20

GARMENDIAREN LIBURU BERRIRAKO IDEIAK


Kirmen Uribe gurekin egon zela aprobetxatuz bere liburu berrirako ideiak bildu ditugu dokumentu honetan. Baliteke baten bat gustukoa izatea eta erabiltzea, nork daki!

Irakur itzazue.

2009/04/07

HORRELA ESAN BEHARREAN...


Hauek dira gelakideen artean atera ditugun akatsak, Aste Santuan ikasteko jartzen ditugu hemen:

Horrela esan beharrean > Esazu horrela
Joan da korrika txakurra. > Txakurra korrika joan da.
Michelle eta ni joan ginen parkera > Michelle eta biok parkera joan ginen.
Zer esan duzu? Ezer! > Zer esan duzu? Ezer ez!
Zergatik etorri da! > Etorri delako!
Guek joan ginen. > Gu joan ginen.
Ni egin dut. > Nik egin dut.
Xarmant ezik. > Xarmant izan ezik.

Kontuan hartu!

T'estimo molt - MAITE ZAITUT KATALANEZ




Hau da Pirritx eta Porrotx pailazoen Maite Zaitut kantaren katalanez sortutako bertsioa. La'xn Busto taldearekin egin dute.

Galdera pare bat. Zein da gehien gustatzen zaizuen bertsioa, jatorrizkoa ala hau? Ongi kantatzen al du Pirritxek katalanez ala hobeto egiten al du euskaraz La'xn Busto-ko abeslaria?

2009/04/02

ERREZETEN WIKIA


Aurreko asteartean 5. mailakook bazkari ederra prestatu genuen guk sortutako errezetekin. Denetatik izan genuen: arrainak (salmonete, salmo, salmonete), sandwichak, gula tortila, paniniak, gailetak, teilak eta mami tartea. A ze betekada!


Sortutako errezeta guztiak wiki batean bildu ditugu: http://errezetak.wikispaces.com Begira itzazue!

(Salmonete euskaraz nola esaten den jakiteko hemen klikatu.)

2009/03/31

KORRIKA 2009

Korrika XVI. Abestiaren klipa. Jon Maiaren letra eta Betagarriren musika.



Guk ostiralean ospatuko dugu Korrika korrika txiki eginez.

Gehiago jakiteko: www.korrika.org

2009/03/26

ANOREXIA ETA BULIMIA

Datorren asteartea, tutoritza garaian, gain honi buruz hitz egingo dugu. Bitartean guraso edo aiton-amonekin bideo hauek ikus itzazue eta pentsatzen duzuena iruzkin moduan bota.

Zure alabarekin hitz egin "edertasunaren" industriak egin aurretik:


Edertasu perfektua existitzen al da?


Lagundu "elikadura nahaste" duten pertsonei:


Anorexia eta bulimiaren inguruko erreportai laburra ere prestatu dizute. Astearterako irakur ezazue.

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka87/09

DIGESTIO PROZESUA



Esan nizuen bezazla hemen duzue digestio prozesua hobeto ulertzeko bideo bat. Honetaz gain gogora ezazue Txanela.net-en hainbat animazio eta galderak dituzuela ikasi duzuen ala ez jakiteko. Esango didazue!

2009/03/24

XARMANTEN URTEBETETZEA!


Martxoaren 6-an Xarmanten urtebetetzea izan zen tarta, pizza, txistorra... Ia gelakide guztiak etorri ziren: Ander, Iker, Andoni, Adriana, Lorea eta Michelle ere. Xarmanten lagun batzuk etorri ziren: Raul, eta Victor.
Kontuz Ametzaren haserrearekin eta Michelle, euskeraz, eeee.

2009/03/23

ELIKAGAI MOTAK -2-



Bideo hau beste taldeak egin du: Xarmant, Vanessa, Adriana eta Anderren taldea.
Baina batzuetan ahots aldaketak daude eta akats bat ere bai ea aurkitzen duzuen!

ELIKAGAI MOTAK -1-


Bideo hau Ikerrek, Loreak, Michellek eta Andreak egin dute. Bideo honetan elikagai mota desberdinak azaltzen dira eta eskemetan oinarrituta azalpen motz bat egin dute gai hau esplikatuz.

Agur, uste dut txalo bero bat merezi dutela.

ANDREAREN TXISTEA



Andreak txisteen atalean agertzetik libratu egin zela pentsatzen zuen. Kar, kar, kar. Baina ez da hala izan. Zure txanda da maitia eta zure ikaskideek zure txistea baloratuko dute. Presta zaitez!

2009/03/17

LOREA ETA VIANAKO ITURRIA

Zertan dabil Lorea Vianako plazako iturrian ura hartzen? Ba iturri honek zenbat ur botatzen duen minutuko neurtzen ari da. Bere kalkuluen arabera 50 l/min (50 litro minutuko) ateratzen dira lau tutuetatik.

Zorionak Lorea kalkulua egiteagatik! Ados al zaudete?

2009/03/16

VANESSARI ELKARRIZKETA

Hemen gaude Vanessari galdera batzuk egiten bere kirolari buruz hitz egiteko, lasterketa hain zuzen ere.

-Nola sentitzen zara korrika egiterakoan?

Ongi eta gainean primeran pasatzen dut .

-Eta... irabazterakoan?

Hori nirentzat hoberena da.

-Zenbat domin dituzu etxean?

37 domin eta 40 kopa.

-Hurrengo lasterketan uste duzu irabaziko duzula?

Agian bai edo agian ez, hori ezin dizut esan lasterketa amaitu arte.

-Zenbat urteetaraino pentsatuko duzu lasterketetan korrika egitea?

19 urteetaraino.

DESAFIOA LORTUTA!


Zenbatekoa da Vianako plazaren azalera eta perimetroa? Lau ikaslek, Adriana, Ander, Iker eta Lorea, aurkeztu dute bere erantzuna eta asko hurbildu direla izan daiteke.

Loreak metro bateko luzera zuen kartoi bat erabili du aldeak neurtzeko. Iker eta Ander bizikleta baten gurpila eta Adriana, Logroñoko plaza bat neurtu duena, aitaren pausuaz baliatu da neurketa egiteko.

Nahiko zaila zen desafioa bi plaza hauek ez dutelako laukizuzen bat osatzen baina zailtasunen gain helburua lortu dute gure lagunek, buruari ematea eta matematikaren praktikotasuna deskubritzea.


Emaitzak baieztatzeko bi bide erabili ditugu: Google Earth eta Sitna

Azkenik esan Vianako plazaren perimetroa 105 metrokoa dela eta azalera 611 m2-koa.

2009/03/13

LORETXU MAITETXUREN TXISTEA



Aste berri bat, txiste berri bat eta oraingoan Loreari egokitu zaio. Ea nola egiten duen.

2009/03/10

JANARIEN BERTSOA



Gogoratzen al duzue gelan landu genuen bertsoa? Hemen duzue berriro entzun dezazuen. Esandako guztietatik zein da gehien gustatzen zaizuen janaria???

2009/03/09

ASTE HONETAKO DESAFIOA


Aurreko hilabeteko desafioa Loreak egin zuen. Zorionak Lorea, zure argazkia behar dugu blogean ipintzeko. Aste honetako desafio matematikoa erraza da:

Zenbatekoa da zuen herriko plazaren azalera?

Erantzunak datorren astelehenerako nahi ditut. Atera ezazue argazki bat desafioa egiten duzuen bitartean... Taldeka egitea balio du.

CROSSWORDS - GURUTZEGRAMAK


Hemen duzue gurutzegramak egiteko gunearen lotura:

http://www.readwritethink.org/materials/crossword/

Anima zaitezte etxean beste bat egiten, espero ditut!

ANDER ETA IKERREN TXISTE ZORAGARRIA



Oraindik Anderren ipuina ez dago idatzia baina bere txistea prest dago. Beno, berez ez da bere txistea, Iker ere tartean dagoelako.

Ikusi bere aurpegiak!

2009/03/02

CHOCOKO HAURREN BIZITZA LATZA



Aurrekoan Vanessaren aita, Jesus Ortigosa, gure gelara etorri zen bere GKE aurkeztera, Chocoko Haurren Elkartea, hain zuzen ere. Chocó Colombiako departamentu bat da eta Quibdó bere hiriburua da. Bertan egiten du lan elkarte honek.

Hitzaldia interesgarria izan zen oso, 5. mailakook beste haur batzuen bizitza zaila ezagutu genuelako: janari falta, desnutrizioa, tratatu gabeko ura, gaixotasunak... Hemen ikus ditzakezue Jesusek ekarritako argazki batzuk. Informazio gehiago: http://www.quibdo.org helbidean

Zer iruditu zitzaizuen?

PIRATA INFORMATIKOEN ARGAZKIA


Ikastolan baditugu pirata batzuk... pirata informatikoak direnak. Momenturo ari dira ordenagailuaren aurrean makinak asmatzen, tximeleta efektuak prestatzen eta pelikulak jaisten.
Hemen, hauen argazkia duzue baina kontuz, kapitaina falta da, eta honen genio txarra ezaguna da itsaso guztietan.

Xarmanten txistea



Aste honetan Xarmant dugu txiste kontalari. Nahi duzunean Xarmant!

2009/03/01

SUKALDARITZA ETA ERREZETEN INGURUKO WEBGUNEAK


4. unitatea hasi berria dugu eta proiektua errezeta bat idaztea, eta egitea!, izango da.
Errezetak nola egiten diren eta inspirazioa jasotzeko hemen dituzue lotura interesgarri batzuk:

On egin!

2009/02/21

ASKARI BEREZIA OSTIRAL ARRATSALDEAN



Askari berezi bat izan genuen aurreko asteko ostiralean eta primeran pasa genuen. Hasieran denok harrituta geratu ginen mahaien banaketa zela eta. Honela ikusi genuen zeinen gaizki banatuta dagoen mundu hau.
Zer moduz pasa zenuten? Ea nor den lehenengoa iruzkina bidaltzen!

2009/02/20

MUNDUKO ARTISAUTZA IKASTOLAKO PASABIDEAN



Txanelako 3. unitatea mundua du gaitzat, hori dela eta bukaeran munduko leku guztietatik hartutako objektuekin erakusketa bat antolatzea proposatzen du eta hori da hain zuzen ere egin duguna. Denetatik izan dugu: Bosnia-Herzegovinako tapiza, Peruko ontziak, Kolonbiako panpintxo bat, Kroaziako txanponak, Kubako jostailuak, Jordaniako iruditxo bat, Kenyako zurezko animaliak, Costa Ricako hondartza bateko are beltza... den-dena ikusgarria benetan.

Zorionak gelakideak, horren lan polita egiteagatik!

TIM MACHINE: Tximeleta efektuak egiteko jokua


Hemengo helbideetatik jaitsi ditzakezue tximeleta efektuak egiteko Tim Machine izeneko programa. Bertsio hauek zahar samarrak dira eta baliteke ez funtzionatzea (ikastolan ibili dira).

Tim Machine (DOS bertsioa): Hau zaharrena da. Hemendik jaitsi.

Saiatuko naiz bertsio berriago batzuk jaisten eta ikastolan banatuko dizkizuet. Disfrutatu!

2009/02/19

GELAKO TXISTEAK

Astero-astero gelakideen txisteak argitaratuko dugu. Presta zaitezte!



Aste honetan: Adrianaren txistea. Kontuz, puzkarra benetakoa da. Adi egon!

AMAK ETA AMONAK LANEAN


Hasi gara gure pirata jantzia prestatzen. Mugitu beharko dugu, datorren astean izango baditugu eta Ikastolako Inauteriak. Horretarako ama taldea bat bildu da gaur arte gelan plastikoak erabiliz jantzia egiteko.

Guk apaingarri batzuk egin behar ditugu gainean itsasteko, pankarta edo banderaren bat sortu ere bai eta, azkenik, abesti edo jokuren bat proposatu arratsaldeko jaialdirako.

2009/02/10

GRAFIKOAK EGITEKO WEBGUNEA


Esan nizuen bezala, hemen duzue CREATE A GRAPH grafikoak egiteko webgunea. Gurasoei erakutsi eta anima zaitezte grafiko bat edo beste sortzen.

2009/02/05

Loreari elkarrizketa

Badakigu ospitalera joan zarela, baina zergatik?
Asma krisi bat eman zidalako.

Ze ospitalera joan zinen?
Egia esan bi ospitaletara joan naiz, Iruñara eta Lizarrara.

Zer egin zizuten?
Hamar egun ingresatu, maskarila jarri eta txertoa jarri.

Nola konpontzen zinen mediku eta erisainekin?
Oso ondo, nik esaten nion zerbait eta beraiek egiten zuten. Printzesa bat bezala sentitu naiz.

Gaizki pasa zenuen?
Bai oso gaizki pasa nuen, batez ere anbulantziak eraman ninduenean.

Eskerrik asko Lorea.

2009/02/02

NAFARROAKO BIZTANLERIAREN DATUAK

Aupa gelakide moñoñoak. Beheko helbide honetan Nafarroako biztanleriaren hainbat datu agertzen dira. Niri bi interesatzen zaizkit, Vianako biztanle-dentsitatea kalkulatzeko behar ditudanak. Bilatu eta etxean Vianako dentsitatea zein den kalkula ezazue.

http://www.cfnavarra.es/estadistica/redie.asp?qry=010401

Animo Geronimo!

2009/01/29

MUNDUKO POPULAZIOA


Ziur badakizuela zenbat biztanle dituen Lurra planetak? Bihar galdetuko dizuet. Ikusi nahi baduzue kontsulta ezazue helbide hau:

http://www.poodwaddle.com/clocks2es.htm

2009/01/27

VANESSA IRABAZLE BERRIRO ERE


Aurrekoan Haron izan zuen lasterketa eta lehena geratu zen. Ainhoa joan zitzaion bisitan eta hau da berak ateratako argazkia.

Vanessa, "abusoia"...

PRENTSA TXOKOA

Lotura hauetan hainbat komunikabide dituzue. Erabil itzazue gaiaren inguruko informazioa aurkitzeko:

Paralelo eta meridianoen azalpena

Txanelako 3. gaiako lehenengo atalean paralelo eta meridianoen inguruko azalpentxo bat prestatu dugu. Hona hemen Xarmantek eta Michellek egindako aurkezpena. Zure iruzkina bidali nahi baduzu.



HOBEKUNTZAK ETA HOBETZEKOAK

dsc08279.JPG

Aurrekoan tutoritza saioan lehenengo ebaluazioaren balorapena egin genuen. Hauek dira bildu genituen ideiak:

Hobekuntzak:
  • Ikaskideekin lan egiten ikasten ari gara.
  • Taldean hobeto egiten dugu lan, parte hartzen dugu denok.
  • Taldean gure jarrera baikorra da.
  • Lehen borroka, haserre eta borroka tuntun gehiago genituen, orain ez horrenbeste.
  • Arduradunaren lana hobetu da.
  • Irakurketan hobetzen ari gara.
  • Mahaiaren txukuntasunean ere bai.
  • Txoko txurirako gauza gehiago ekartzen ditugu.
Hobetzeko:
  • Arduradunek ahazten dituzte hainbat lan.
  • Gelako liburutegia txukunago izan behar dugu.
  • Lurrean liburu edo agendarik ez dugu izan behar.
  • Txoko txurira ekarpen gehiago ekar ditzakegu.
  • Autonomia eta iniziatiba gehiagorekin jokatu behar dugu.
  • Egunero ikasitakoa errepasatu behar dugu.
Gogoratu puntu hauek eta Gabonetan hauen inguruan pentsatu.

EUSKAL HERRIKO HIDROGRAFIA

Euskal Herriko ibaien inguruan ahozko aurkezpen batzuk egin ditugu gelan. Hauetako bi ipini ditugu hemen zuek entzun ahal izateko. Zer iruditu zaizkizue?

Lorearen aurkezpena:



Anderren aurkezpena:

TIRIKITAUKI

Ikusi nola dantzatzen duten 5. mailakoek!

KONGOKO HAURRAK

Kongoko haurrak euskaraz kantatzen? Helbide hau bisita ezazu: http://www.coopera.cc/es/, informa zaitez eta zergatik abesten ari diren kontatu iruzkinak erabiliz. Beti bezala zure gurasoen laguntza eska dezakezu.




NATURAREN LEZIOA

Askotan naturak bizitzarako baliagarriak diren ikasgaiak erakusten dizkigu. Hona hemen adibide bat. Bideoa bukaera arte ikusi eta zer ikas dezakegun idatzi. Gurasoekin ere bideoa ikusi eta komenta dezakezu.




HAU BLOG BAT DA


Hau blog bat da. Zer da? Blog bat. Blog bat? Bai blog bat! A! Eskerrik asko.

Oraindik ez dakizue zer den blog bat? Lasai, laster jakingo duzue.