2009/05/25

GURE GRABATUAK

5. eta 6. mailako ikasleek grabatze-teknikatan lehenengo urratsak eman dituzte. Euskarri moduan linoleo xaflak erabili izan dituzte nahi zituzten irudiak grabatzeko eta ondoren , kopiak edo irudiak inprimatu egin dituzte.Teknika honen bitartez, linoleo xafla grabatu egiten da kolore zuriak ateratzeko eta grabatu gabe gelditzen denak beltza ematen digu.


2009/05/21

PERISKOPIOA: BEHAN EGON ARREN GOIAN DAGOENA IKUSTEKO



Aurreko astean esan genuen bezala periskopioa nola egin ipiniko dugu:

Materiala:
  • Ispiluak
  • Poliespaneko kutxa luzea
  • Kartoi lodia
  • Kola zuria
  • Guraizeak
Nola egin:
  1. Poliespaneko kutxa kartoiaz estali.
  2. Bi zulo egin bat goian eskuineko aldean eta bestea behean ezkerreko aldean.
  3. Zulo bakoitzean bi zirrikitu egin aldeetan 45º-ko angeluan biak irudian bezala
  4. Ispiluak zirrikituetan sartu.
Oharrak:
  • Periskopioa egitea ez da zaila baina kaleidoskopioa egitea errazagoa da.
  • Zailena zirrikituak egitea da.

TRANSPLANTEAK

Gogoratzen duzuenez aurrekoan Josune sendagilea gure artean egon zen eta transplanteen inguruan primeran hitz egin zigun. Emandako informazioarekin testutxo batzuk sortu genituen. Hemen zintzilikatu ditut zuetako hiruren lanak.

Xarmanten lana

Adrianaren lana


Anderren lana


Irakurri zuen lagunen lanak eta hobetzeko zerbait topatzen baduzue esan.

2009/05/19

HINDENBURG: MUNDUKO DIRIGIBLERIK HANDIENA

Gaur beroaren hedapenari buruz hitz egin dugunean komentatu dugu zer zen konbekzioa. Nola, beroaren eraginez, gasak eta likidoak dentsitatea galdu eta gorantz joaten dira. Adibide garbiena globoak dira.

Ikasle batek dirigibleak zer ziren galdetu du eta Hindelnburg baloi gidatutaren istorioa kontatu dugu gelan. Baloi gidatu honek hidrogenoa erabiltzen zuen airean mantentzeko eta gas hori oso sukoia da, sua errez hartzen du.

Hemen dituzue bere irudi batzuk eta nola amaitu zuen. Izugarria, ezta?

2009/05/14

DIARIO DE NOTICIASEN ATERA GARA!

Gaur bertan Diario de Noticiaserako prestatu ditugun bi orrialdeak atera dira Diario de Noticias egunkarian. Prestatu genituen testuen artean hauek zintzilikatu dituzte Interneten:

- Josune Oyarbideri (Andoniren amari) egindako elkarrizketa.

- Gaixotasun fantastikoa ipuina.

- Inkesta: Zer dakizu A gripeari buruz?

Zoriondu gelako guztiak egindako lanagatik.

2009/05/13

KALEIDOSKOPIOA, MILA KOLORE ZURE BEGIETAN

Aste honetan desafio bat egon zen: Periskopioa eta kaleidoskopio bat eraiki behar genuen. Aukeran zela esan zigun Fultxok eta Iker eta Xarmant soilik eraiki dute. Jarraian nola egiten den adieraziko dugu.

Kaleidoskopioa:
Materiala:
-3 ispilu berdin eta luzeak
-2 aldeetako zinta itsaskorra
-Zinta isolatzailea (gorria)
-Kristaltxoak (kolorezkoak)
-Plastiko garden gogorra
-Guraizeak
-Kartulina (ondulatua eta urdina)

Nola egiten da:
  1. 3 ispiluekin prisma triangeluar bat egin eta zinta isolatzailearekin elkartu.
  2. Plastikoarekin koskak dituen bi triangelu egin eta prisma irekiak egin.
  3. Kristaltxoak prisma batean sartu eta bestearekin estali. Gero zinta itsaskorrarekin.
  4. prisma ispiluetara itsatsi.
  5. 2 aldeetako zintarekin ispiluak kartulina ondulatura lotu eta zinta itsaskorrarekin apaindu.
Hemen dago emaitza:
Kaleidoskopioa egitea gomendagarria da. Eta emaitza oso polita da, gainera ez da zaila egiten.
Agian zailena kristalak moztea da.

2009/05/11

ESPERIENTZIA: UNITATEEN ARTEKO ERLAZIOAK


Esperientzia hau matematikan egin dugu.

Nola egin:
  1. Hartu ertzetan dezimetro bat duen kartulinazko kuboa eta urez bete, goraino.
  2. L-bateko botilari inbutua ipini.
  3. Kuboa balantzan hustu. Zenbat pisatzen du?
  4. Ura botilan hustu, erori gabe. Ze bolumen du?
Ondorioak:
  • Dezimetro bateko ertzak dituen kuboak l-bateko bolumena du.
  • Ur l-batek Kg 1 pisatzen du.
Oharrak:
  • Kuboa ez da mugitu behar.
  • Ur asko ez da erori behar, saiatu ez erortzen.
  • Kuboa mugitzen ez den material batekoa izan behar da.
  • Kuboa ez da handiagoa edo txikiagoa izan behar.
  • Kuboa zeloz forratu behar da, ura ez irtetzeko.

ESPERIENTZIA: OSTADARRA

Esperientzia hau gure gelak egin du. Hau da behar duzun materiala:
  • Kartulina beltza txiki bat, zabaleraz, 1cm duena
  • Edalontzi zuzen eta altu bat
  • Ura
  • Zinta itsaskorra
  • Orri zuria
Eguzkia egiten zuenean, zinta itsaskorrarekin lehio batean kartulina beltza itsatsi dugu.
Edalontzia hartu eta moztu dugun marraren erdian jarri dugu. Azkenik orri zuria edalontziaren azpian jarri dugu. Orain klasean ostadarra dugu!

Hau zergatik gertatzen den galdetuko diozu zure buruari. Ba erraza da azaltzea.
Argia zuria da, baina errefrakzioaren ondorioz kolore guztiak banatzen dira, orduan ostadarra sortzen da.

ESPERIENTZIA: ERREFRAKZIO


Experientzia hau gelan egin dugu, lehenengo edalontzi bat hartu genuen eta urez bete. Ondoren, sartu genuen arkatza eta arretaz behatu genuen.

Experimentu honetan ikasi dugu argia ingurune batetik bestera pasatzen denean, abiadura aldatzen zaiola eta norabidea ere bai. Horregaitik uretan arkatza okertuta ikusi dugu, norabidez aldatzen direlako argiaren izpiak. Honi ERREFRAKZIOA deitzen zaio.

ESPERIENTZIA: IKUSMENA


Esperientzia komunean egin dugu:
  1. Gela ilun samar batean denbora pixka batez egon, eta behatu begi-niniari zer gertatzen zaio.
  2. Zuzendu linternaren argia zure lagunaren begira eta behatu begi-niniari.
Hau ikasi dugu:
  • Argiarekin begi-ninia txikiagotu egiten da eta argirik gabe zabaltzen da.
  • Argi gehiago edo gutxiago pasatzeko aldatzen da begi-niniaren tamaina.

2009/05/04

Eder ala itsusi, zein begik ikusi.


Gelan komentatu dugun bezala hemen duzue Susan Boyle. Orain arte ezezaguna zena ospetsua bihurtu da mundu osoan YouTube eta telebistari esker.

Ikus ezazue Euskal Telebistako albistea bere inguruan eta gero taldeka galdera hauek erantzun.

1.- Polita ala itsusia da Susan Boyle?
2.- Nolakoa izan da jendearen jarrera Susan Boyle agertu denean?
3.- Zer pentsatzen duzun honen inguruan. Noizbait gertatu al zaizu honelakorik?

Bideo osoa ingelesez jarri dizuet ezertxo ere ez galtzeko:


Susan Boyle - Singer - Britains Got Talent 2009 - The funniest bloopers are right here