2009/02/21

ASKARI BEREZIA OSTIRAL ARRATSALDEAN



Askari berezi bat izan genuen aurreko asteko ostiralean eta primeran pasa genuen. Hasieran denok harrituta geratu ginen mahaien banaketa zela eta. Honela ikusi genuen zeinen gaizki banatuta dagoen mundu hau.
Zer moduz pasa zenuten? Ea nor den lehenengoa iruzkina bidaltzen!

2009/02/20

MUNDUKO ARTISAUTZA IKASTOLAKO PASABIDEAN



Txanelako 3. unitatea mundua du gaitzat, hori dela eta bukaeran munduko leku guztietatik hartutako objektuekin erakusketa bat antolatzea proposatzen du eta hori da hain zuzen ere egin duguna. Denetatik izan dugu: Bosnia-Herzegovinako tapiza, Peruko ontziak, Kolonbiako panpintxo bat, Kroaziako txanponak, Kubako jostailuak, Jordaniako iruditxo bat, Kenyako zurezko animaliak, Costa Ricako hondartza bateko are beltza... den-dena ikusgarria benetan.

Zorionak gelakideak, horren lan polita egiteagatik!

TIM MACHINE: Tximeleta efektuak egiteko jokua


Hemengo helbideetatik jaitsi ditzakezue tximeleta efektuak egiteko Tim Machine izeneko programa. Bertsio hauek zahar samarrak dira eta baliteke ez funtzionatzea (ikastolan ibili dira).

Tim Machine (DOS bertsioa): Hau zaharrena da. Hemendik jaitsi.

Saiatuko naiz bertsio berriago batzuk jaisten eta ikastolan banatuko dizkizuet. Disfrutatu!

2009/02/19

GELAKO TXISTEAK

Astero-astero gelakideen txisteak argitaratuko dugu. Presta zaitezte!



Aste honetan: Adrianaren txistea. Kontuz, puzkarra benetakoa da. Adi egon!

AMAK ETA AMONAK LANEAN


Hasi gara gure pirata jantzia prestatzen. Mugitu beharko dugu, datorren astean izango baditugu eta Ikastolako Inauteriak. Horretarako ama taldea bat bildu da gaur arte gelan plastikoak erabiliz jantzia egiteko.

Guk apaingarri batzuk egin behar ditugu gainean itsasteko, pankarta edo banderaren bat sortu ere bai eta, azkenik, abesti edo jokuren bat proposatu arratsaldeko jaialdirako.

2009/02/10

GRAFIKOAK EGITEKO WEBGUNEA


Esan nizuen bezala, hemen duzue CREATE A GRAPH grafikoak egiteko webgunea. Gurasoei erakutsi eta anima zaitezte grafiko bat edo beste sortzen.

2009/02/05

Loreari elkarrizketa

Badakigu ospitalera joan zarela, baina zergatik?
Asma krisi bat eman zidalako.

Ze ospitalera joan zinen?
Egia esan bi ospitaletara joan naiz, Iruñara eta Lizarrara.

Zer egin zizuten?
Hamar egun ingresatu, maskarila jarri eta txertoa jarri.

Nola konpontzen zinen mediku eta erisainekin?
Oso ondo, nik esaten nion zerbait eta beraiek egiten zuten. Printzesa bat bezala sentitu naiz.

Gaizki pasa zenuen?
Bai oso gaizki pasa nuen, batez ere anbulantziak eraman ninduenean.

Eskerrik asko Lorea.

2009/02/02

NAFARROAKO BIZTANLERIAREN DATUAK

Aupa gelakide moñoñoak. Beheko helbide honetan Nafarroako biztanleriaren hainbat datu agertzen dira. Niri bi interesatzen zaizkit, Vianako biztanle-dentsitatea kalkulatzeko behar ditudanak. Bilatu eta etxean Vianako dentsitatea zein den kalkula ezazue.

http://www.cfnavarra.es/estadistica/redie.asp?qry=010401

Animo Geronimo!