2010/10/29

SUKALDARITZA

Urtero bezala, sukaldaritzaz zerbait gehiago ikasi eta sukaldean ongi pasatzeko asmoz hurbildu ginen gazte gunera. Aurtengoa oso berezia izan da, pizzak egin baititugu! Ummm! Ikusi zein ongi pasa genuen!!!



Afaltzeko jan al zenuten pizza? Goxoa al zegoen? Jarri zure erantzuna iruzkinetan!!!

2010/10/20

BIG-BANG TEORIA ANTZEZTUA

Ba al dakizue zer dioen Big-Bangaren teoriak? Ingelera pixka bat baldin badakizu, jakingo duzu zer esan nahi duen Big-Bang hitzak... Leherketa handia esan nahi du. Unibertsoaren jatorriari buruzko teoria bat da eta guk teoria horrek dioena antzeztu dugu. Ea ulertzen duzuen!

2010/10/19

GRABITATEAREKIN JOLASEAN...

Grabitate indar handia, grabitate indarrik ez... Hau zoramena! Grabitateari esker ditugu hankak lurrean, bestela non egongo ginateke? Auskalo... Ikus ezazue gelan egin dugun bideo hau, grabitate ikaragarria egotetik grabitaterik ez egotera pasatzen gara bat-batean eta baita alderantziz ere! Ikusi ikusi!!!



4. ETA 5. MAILAKO BLOGA MARTXAN DA!!!

Gauza dibertigarri bat heldu da, harrigarria, ikaragarria... GURE BLOGA!!!
ONGI ETORRI GUZTIEI!!!