2011/05/31

GURE POEMAK

Kaixo denoi! Hementxe daude zuek grabatutako poemak! Ea gustatzen zaizkizuen! Hiru pertsona falta dira, ez direlako grabatu zuek errezitatutako poemak. Berriro grabatu beharko dituzue eta beranduago txertatuko ditugu zuen lagunen poemekin batera!

PUXIKAREN SOINUA EZTANDA EGITEAN

Kaixo kuadrila! Hemen duzue soinuaren hedapenari buruzko bideotxo bat. Bertan ikus dezakezue soinuak medio bat behar duela hedatu ahal izateko. Ikusi eta entzun bideoa eta egizu zure iruzkina!

2011/05/27

GURE ESPERIMENTUA: KONDUKZIOA



Hau da gure esperimentuko bideoa espero dugu gustatzea!
Goilara bat urtu zitzaigun baina txinatarren dendetakoa zen!

2011/05/26

BERO- ERRADIAZIOA




Hemen duzue bero-erradiazioari buruzko esperimentu bat. Lehenengo, korrika egin behar da eta gero besteei beroa eman uhin bidez. IZORRATU!!!

2011/05/25

ESPERIMENTUA: KONBEKZIOA

Esperimentu bat egin genuen konbekioarena eta hau atera zitzaigun:





Gure helburua ur berdea bera joatea eta ur laranja gora, baina ez zitzaigun ondo atera.

2011/05/24

BERO-BERO...


BEROA KONDUKZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Bi gorputzek elkar-ukitzen dutenean, beroa eskuzabala dela esan ohi da, izan ere, gehiago dagoen gorputzetik gutxiago dagoenera igarotzen da, bien tenperaturak berdindu arte.
Jarriko al zenukete esandakoa frogatzen duen adibideren bat? Ea nork jartzen duen adibiderik egokiena...
________________________________________

BEROA ERRADIAZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daitekeela entzun dut, eta erradiazio bidez gertatzen omen da hori. Horrela esanda piperrik ere ulertzen ez denez, jarriko al duzue hori erakusten duen adibideren bat? Eguzkiarena ezagutzen dut jada, beraz, besteren bat jarri beharko duzue.

Animo adibide hauekin! Adibiderik originalenak eta bakarrenak agian zerbait izango du......

2011/05/23

ERENTZUNGO ESKORTAK





Hemen daukazue Erentzungo Eskortei buruzko bideo bat, Felix Cariñanos egindakoa.

2011/05/18

KOLOREAK, ZERGATIK IKUSTEN DITUGU?





Koloreak zergatik ikusten ditugun, zergatik ez ditugun ikusten... Argi geratu al zaizue? Ez dakit ba... Ea galdera hauek erantzuteko gai zareten!

- Zergatik ikusten dituzu gauza batzuk urdin eta beste batzuk gorri?

- Zergatik ikusten dituzu gauza batzuk txuri eta beste batzuk beltz?

Eta galdera horiek erantzun ondoren, bila ezazu galdera hauei buruzko informazioa, ea erantzuteko gai zaren!

- Zer da daltonismoa izatea?

- Zergatik ikusten dugu zerua urdina?

2011/05/16

PERISKOPIOAK

Asteburuan gelako asko saiatu dira periskopioa egiten. Hona hemen emaitzak! Mota eta tamaina guztitakoak daude. Gelan ariketatxo bat egin dugu eta periskopio gehienek ongi funtzionatu dute. Gehienek diot, badaudelako periskopio berezi xamar batzuk... Batzuk ikusezinak dira, eta beste batzuk ez dute ispilurik! Nola da posible?


2011/05/12

ARGIAREN PROPIETATEAK

Hona hemen gelan burutu ditugun esperimentu baten bideoa. Ea ulertu eta etxean egiteko gai zareten... Entzun entzun!


+

2011/05/11

LOREA, AITOR ETA ZABALETAREN AZALPENA

Argia zuzen eta norabide guztietan al doa? Ibilbidea kurbatua al da? Lerro hautsiak egiten al ditu?
6. mailako hiru ikasle etorri ziren gure zalantzak argitzera. Gelan hipotesi ugari atera ziren, eta argi utzi ziguten gure lagunek argia zuzen doala eta norabide askotan.


GASTEIZERA IRTEERA

Apirilaren 19an Arabako hiriburura joan ginen. Bertan zientzien museoa ikusi genuen. Benetan interesgarria. Ez zitzaigun inor bertan ahaztu, ezta? Nire gelan behintzat guztiak daude...


HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurreko gaia bukatzeko egin genuen hamaiketako osasuntsuaren argazki batzuk dituzue hementxe. Umm! Goxoa zegoen dena, ezta?


ZORIONAK ITZIAR!!



Gaur L.H.4-5 irakaslearen urtebetetzea da. Beste urte bat gehiago zurentzat, ja, ja.

Bere gelakide guztiak zoriontzen dute.


ZORIONAK ITZIAR!!