2011/09/15

 
Bloga beste leku batera eraman dugu. 
Orain http://lh6erentzun.blogspot.com helbidean gaude. 
Bisita gaitzazu!

2011/06/12

GURE GORPUTZA NOLAKOA DEN BARRUTIK


Kaixo, hemen daukazue nik bilatutako bideo bat ezaten duena nola den gure gorputza barrutik.

2011/06/10

IKUSMENA



Kaixo lagunok hemen daukazue bideo bat ikusmenari buruz

ENTZUMENA



Hemen duzue bideo bat entzumenari buruz.

2011/06/03

PUNTILISMOA


Kaixo talde,zer moduz? Emen daukazue ni egindako puntilismos

2011/05/31

GURE POEMAK

Kaixo denoi! Hementxe daude zuek grabatutako poemak! Ea gustatzen zaizkizuen! Hiru pertsona falta dira, ez direlako grabatu zuek errezitatutako poemak. Berriro grabatu beharko dituzue eta beranduago txertatuko ditugu zuen lagunen poemekin batera!

PUXIKAREN SOINUA EZTANDA EGITEAN

Kaixo kuadrila! Hemen duzue soinuaren hedapenari buruzko bideotxo bat. Bertan ikus dezakezue soinuak medio bat behar duela hedatu ahal izateko. Ikusi eta entzun bideoa eta egizu zure iruzkina!

2011/05/27

GURE ESPERIMENTUA: KONDUKZIOA



Hau da gure esperimentuko bideoa espero dugu gustatzea!
Goilara bat urtu zitzaigun baina txinatarren dendetakoa zen!

2011/05/26

BERO- ERRADIAZIOA




Hemen duzue bero-erradiazioari buruzko esperimentu bat. Lehenengo, korrika egin behar da eta gero besteei beroa eman uhin bidez. IZORRATU!!!

2011/05/25

ESPERIMENTUA: KONBEKZIOA

Esperimentu bat egin genuen konbekioarena eta hau atera zitzaigun:





Gure helburua ur berdea bera joatea eta ur laranja gora, baina ez zitzaigun ondo atera.

2011/05/24

BERO-BERO...


BEROA KONDUKZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Bi gorputzek elkar-ukitzen dutenean, beroa eskuzabala dela esan ohi da, izan ere, gehiago dagoen gorputzetik gutxiago dagoenera igarotzen da, bien tenperaturak berdindu arte.
Jarriko al zenukete esandakoa frogatzen duen adibideren bat? Ea nork jartzen duen adibiderik egokiena...
________________________________________

BEROA ERRADIAZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daitekeela entzun dut, eta erradiazio bidez gertatzen omen da hori. Horrela esanda piperrik ere ulertzen ez denez, jarriko al duzue hori erakusten duen adibideren bat? Eguzkiarena ezagutzen dut jada, beraz, besteren bat jarri beharko duzue.

Animo adibide hauekin! Adibiderik originalenak eta bakarrenak agian zerbait izango du......

2011/05/23

ERENTZUNGO ESKORTAK





Hemen daukazue Erentzungo Eskortei buruzko bideo bat, Felix Cariñanos egindakoa.

2011/05/18

KOLOREAK, ZERGATIK IKUSTEN DITUGU?





Koloreak zergatik ikusten ditugun, zergatik ez ditugun ikusten... Argi geratu al zaizue? Ez dakit ba... Ea galdera hauek erantzuteko gai zareten!

- Zergatik ikusten dituzu gauza batzuk urdin eta beste batzuk gorri?

- Zergatik ikusten dituzu gauza batzuk txuri eta beste batzuk beltz?

Eta galdera horiek erantzun ondoren, bila ezazu galdera hauei buruzko informazioa, ea erantzuteko gai zaren!

- Zer da daltonismoa izatea?

- Zergatik ikusten dugu zerua urdina?

2011/05/16

PERISKOPIOAK

Asteburuan gelako asko saiatu dira periskopioa egiten. Hona hemen emaitzak! Mota eta tamaina guztitakoak daude. Gelan ariketatxo bat egin dugu eta periskopio gehienek ongi funtzionatu dute. Gehienek diot, badaudelako periskopio berezi xamar batzuk... Batzuk ikusezinak dira, eta beste batzuk ez dute ispilurik! Nola da posible?


2011/05/12

ARGIAREN PROPIETATEAK

Hona hemen gelan burutu ditugun esperimentu baten bideoa. Ea ulertu eta etxean egiteko gai zareten... Entzun entzun!


+

2011/05/11

LOREA, AITOR ETA ZABALETAREN AZALPENA

Argia zuzen eta norabide guztietan al doa? Ibilbidea kurbatua al da? Lerro hautsiak egiten al ditu?
6. mailako hiru ikasle etorri ziren gure zalantzak argitzera. Gelan hipotesi ugari atera ziren, eta argi utzi ziguten gure lagunek argia zuzen doala eta norabide askotan.


GASTEIZERA IRTEERA

Apirilaren 19an Arabako hiriburura joan ginen. Bertan zientzien museoa ikusi genuen. Benetan interesgarria. Ez zitzaigun inor bertan ahaztu, ezta? Nire gelan behintzat guztiak daude...


HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurreko gaia bukatzeko egin genuen hamaiketako osasuntsuaren argazki batzuk dituzue hementxe. Umm! Goxoa zegoen dena, ezta?


ZORIONAK ITZIAR!!



Gaur L.H.4-5 irakaslearen urtebetetzea da. Beste urte bat gehiago zurentzat, ja, ja.

Bere gelakide guztiak zoriontzen dute.


ZORIONAK ITZIAR!!

2011/04/06

KORRIKA BADATOR!!!

Apirilaren 7tik 17ra korrika Euskal Herriko herrietan zehar ibiliko da. Anima zaitezte zuen herri ingurura hurbiltzen eta euskararen alde korrika egiten! Tipi-tapa tipi-tapa, KO RRI KA!!!

2011/03/08

MUNDUKO JOLASAK

Ezagutzen al dituzue beste herrialde batzuetako jolasak? Hona hemen Afrikako exodoa jolasa, Europako arkakusoa eta Ozeaniako ver ver alas lama jolasa. Guk oso ongi pasa genuen jolas hauetara jolasten. Ikusi argazki batzuk!

2011/03/04

DIARIO DE NOTICIAS

Otsailaren 17an, Diario de Noticiasen agertu ziren guk geuk sortutako artikulu, elkarrizketa, ipuin, txiste... Lehenengo aldia izateko ez dago batere gaizki, ezta?


2011/03/02

DANTZA BESTE ERA BATEAN

Kaixo lagunak:
Ikusi dantzetan ze ondo pasatzen dugun beste era batean dantzatzen.
Min pixka bat egiten du baina dibertigarria da.
Ja Ja Ja!!!!!!!


2011/02/14

OIONEN PILOTA TOPAKETAK

Kaixo lagunok

Hemen duzue bideoa ikusteko ze ondo pasa genuen:

2011/02/07

KONTINENTEEN DENTSITATEA


Kaixo:
Hemen duzue Idoiak eta nik egindako grafikoa.

EUSKAL HERRIKO DENTSITATEA


Kaixo lagunok:
Hemen duzue guk egindako grafiko bat Euskal Herriko dentsitateari buruz.

PARALELO ETA MERIDIANOEN AURKEZPEN GEHIAGO






2011/02/01

LIBURUTEGIKO IRABAZLEAK






Alineación al centro








Hauek dira irabazleak irakurtzeagatik 10 liburu: Leyre, Olaia, Anne, Ametza, Daniel, Ruben, Joseba eta Mikel. ZORIONAK DENOI!!!

2011/01/28

SANTA AGEDA


Kaixo lagunok:
Gaur ostirala 28 Santa Agedako entseguak hasiko dira. Dakizuen bezala otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan kantari ateratzen gara herrira. Anima zaitezte!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2011/01/25

PARALELO ETA MERIDIANOAK

Hona hemen gure gelakoek egindako azalpena paralelo eta meridianoei buruz. Ea argi geratzen zaigun zer den zer!!!





2011/01/20

EUSKAL HERRIKO AURKEZPENA!!!


kaixo lagunak!!! hemen duzue gure aurkezpeneko argazkiak.

2011/01/18

MUNDUA LARANJA BATEAN

Munduko mapa, laranja batean marraztu eta zuritu ondoren, mahai gainean mapa moduan agertzen saiatu gara. Ikusi gure emaitzak!

2011/01/09

OLENTZERO



Olentzero urtero bezalaxe opariak ekartzen ditu eta aurten ere etorri da.Eta argazki bat atera genuen,Laura eta ni Olentzerorekin.

LAURAREN 2010 URTEA

Kaixo lagunak:
Nire urte nola joan den azalduko dizuet bideo horekin. Begira Begira

2011/01/06

ZORIONAK LAURA !!!!!!!!!!!!


Urtarrilaren 2an Lauraren urtebetetzea izan zen.

11 urte bete zituen.

Opari asko jaso al zenituen???????????
(Eskerrik asko zoriontzea gatik)