2009/05/13

KALEIDOSKOPIOA, MILA KOLORE ZURE BEGIETAN

Aste honetan desafio bat egon zen: Periskopioa eta kaleidoskopio bat eraiki behar genuen. Aukeran zela esan zigun Fultxok eta Iker eta Xarmant soilik eraiki dute. Jarraian nola egiten den adieraziko dugu.

Kaleidoskopioa:
Materiala:
-3 ispilu berdin eta luzeak
-2 aldeetako zinta itsaskorra
-Zinta isolatzailea (gorria)
-Kristaltxoak (kolorezkoak)
-Plastiko garden gogorra
-Guraizeak
-Kartulina (ondulatua eta urdina)

Nola egiten da:
  1. 3 ispiluekin prisma triangeluar bat egin eta zinta isolatzailearekin elkartu.
  2. Plastikoarekin koskak dituen bi triangelu egin eta prisma irekiak egin.
  3. Kristaltxoak prisma batean sartu eta bestearekin estali. Gero zinta itsaskorrarekin.
  4. prisma ispiluetara itsatsi.
  5. 2 aldeetako zintarekin ispiluak kartulina ondulatura lotu eta zinta itsaskorrarekin apaindu.
Hemen dago emaitza:
Kaleidoskopioa egitea gomendagarria da. Eta emaitza oso polita da, gainera ez da zaila egiten.
Agian zailena kristalak moztea da.

5 comentarios:

andrea dijo...

Oso ondo atera zaizue Iker eta Xarmant! Asko gustatzen zaizkit zuek egin dituzuen experimentuak.

Adriana dijo...

Etxean saiatuko naiz egiten!

lorea dijo...

Bai eta zorionak"egiteagaitik"

Fultxo dijo...

Primeran egindako artikulotxoa. Zorionak.

l dijo...

Bai Fultxo arazoia du.