Aurrekoan tutoritza saioan lehenengo ebaluazioaren balorapena egin genuen. Hauek dira bildu genituen ideiak:
Hobekuntzak:
- Ikaskideekin lan egiten ikasten ari gara.
- Taldean hobeto egiten dugu lan, parte hartzen dugu denok.
- Taldean gure jarrera baikorra da.
- Lehen borroka, haserre eta borroka tuntun gehiago genituen, orain ez horrenbeste.
- Arduradunaren lana hobetu da.
- Irakurketan hobetzen ari gara.
- Mahaiaren txukuntasunean ere bai.
- Txoko txurirako gauza gehiago ekartzen ditugu.
- Arduradunek ahazten dituzte hainbat lan.
- Gelako liburutegia txukunago izan behar dugu.
- Lurrean liburu edo agendarik ez dugu izan behar.
- Txoko txurira ekarpen gehiago ekar ditzakegu.
- Autonomia eta iniziatiba gehiagorekin jokatu behar dugu.
- Egunero ikasitakoa errepasatu behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario